2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Etxalarko Udalak, 2025eko martxoaren 13an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako plantilla Etxalarko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxalarren, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2504103