2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Lehenbiziko aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko plantilla organikoan egindako lehenbiziko aldaketa. Onespen hori 2025eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an.
Jendaurrean jartzeko epea inolako erreklamaziorik egin gabe igaro denez, hasieran onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan ezarritakoari 236.2 artikuluari dagokionez. Beraz, 2024ko plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta osorik argitaratu da:
PLANTILLAREN ARAU OSAGARRIEN ALDAKETAK
14. Xedapen iragankorra, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldirako.
Egungo 13. arau osagarrian arautzen den "ordutegi-prestasunagatiko konpentsazioari", aldi baterako eta soilik 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian aplikatzekoa, gehitzen zaizkio ordutegi-prestasunagatiko bi konpentsazio modalitate berri, bateraezinak direnak elkarren artean eta 13. arauan araututako modalitatearekin; beraz, 2025. urterako, langile bakoitzak aukeratu beharra dauka horietako modalitate bat, edo bat ere ez. Hauek dira 2025eko ekitaldian aplikatuko diren bi modalitate berriak:
B modalitatea.
550,00 euro hilean (6.600,00 euro urtean), baldintza hauek betetzen badira:
Jaiegunetan lan egindako orduak ez dira denbora libre moduan hartuko. Jaiegunetan lan egindako orduak Nafarroako administrazio publikoentzat ezarritako zenbatekoen arabera ordainduko dira.
13. arauan ordutegi-prestasunagatiko konpentsazio ekonomikorako eta gainerako inguruabarretarako ezarritako arauak aplikatuko dira.
C modalitatea.
445,00 euro hilean (5.340,00 euro urtean), baldintza hauek betetzen badira:
Jaiegunetan lan egindako zortzi (8 ordu) ordu bakoitzeko lau ordu (4 ordu) bakarrik hartzen ahalko dira denbora libre moduan. Jaiegunetan lan egindako orduak Nafarroako administrazio publikoentzat ezarritako zenbatekoen arabera ordainduko dira.
13. arauan ordutegi-prestasunagatiko konpentsazio ekonomikorako eta gainerako inguruabarretarako ezarritako arauak aplikatuko dira.
2024KO PLANTILLAKO LANPOSTU HUTSEN ZERRENDAREN ERANSKINA ALDATZEA
2024ko plantilla organikoko lanpostu hutsen zerrendaren eranskinean, agenteen plaza hauek sartu beharko dira: 11.10, 11.15, 11.23, 11.26 eta 11.30.
Burlatan, 2025eko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2503796