2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Beriaingo Udalak, 2025eko martxoaren 6an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beriainen, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2503767