2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Batzorde Kudeatzaileak, 2025eko urtarrilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta argitaratu zen 2025eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an. Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari, behin betiko onetsi da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 119.791,50 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 16.600,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 54.755,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 162.697,94 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta bertzelako aprobetxamenduak: 50.502,38 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 17.727,83 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 417.071,65 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 121.982,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 222.210,50 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 6.100,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.817,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 31.600 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 500,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 3.865,00 euro.
Gastuak, guztira: 417.074,65 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.
Bargotan, 2025eko martxoaren 12an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2503803