2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin, iraganik 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko azaroaren 28an hartu zen, eta 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 23an.
Horrenbestez, haren laburpena ematen da argitara, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 122.762 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 28.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 6.950 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 192.362,11 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 1.475 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 48.768,09 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 400.317,20 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 150.846 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 108.438,04 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.827,81 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 81.793 euro.
Gastuak, guztira: 396.904,85 euro.
Bakaikun, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2503584