1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
682/2025 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 4an emandako 3259/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 4013/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 403/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakide bakarrari lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Leyre Garralda Iriarte andreari 3872 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea. Lanpostu hori funtzionarioen araubidekoa da, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago eta Iruñean du destinoa.
2. Lehiakideari adieraztea 2025eko apirilaren 1ean hasi behar dela lanpostu eta destino berrian eta egun horretan jabetu behar duela lanpostuaz, Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
Leyre Garralda Iriarte andrearen kasuan, zeinak lekualdatze lehiaketan parte hartu baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian egonda, esleitutako lanpostuaz jabetzen bada, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.
4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz, hutsik gelditu da 10677 zenbakia duen lanpostua. Lanpostu hori funtzionarioen araubidekoa da, Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago eta Iruñean du destinoa.
5. Ebazpen hau igortzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko martxoaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2503615