2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuren aldizkakotasuna aldatzea
Udal honetako alkateak, 2025eko martxoaren 4an, 384/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Tokiko Gobernu Batzarreko bilkuren aldizkakotasuna aldatzen duen alkatetzaren ebazpena.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 201.b) eta 23 artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 35.2.d), 46 eta 52 eta 112.3. artikuluei jarraikiz,
EBATZI DUT:
1.–Gobernu Batzarraren bilerak asteazkenetara aldatzea, hamabost egunean behin, 2025. urteko apirilaren 2an hasita 18:00etan lehenengo deialdian eta ordu bat beranduago bigarrenean.
Alkateak ohiko bilkuraren data eta ordua aldatu ahal izango du, baita bertan behera utzi ere, arrazoituta, Aste Santua, Eguberriak edo bestelako ospakizunak direla medio. Era berean, bilera astean bertan edo hurrengoan atzeratu edo aurreratu ahal izango du, aurreikusitako eguna baliogabea denean edo bestelako arrazoiengatik, dagokion moduan justifikatuta.
2.–Banan-banan jakinaraztea ebazpen hau dagokien zinegotziei.
3.–Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitara dadin agintzea.
Egintza honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Altsasun, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2503517