59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean.

Amillaon, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %11. Bateraezintasuna: %35. Lanaldiaren luzapena: %10; %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Egoera: hutsik. Batasunean, Metautengo Barrutiko Udalarekin.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa: %12. Lanpostukoa: %11,65. Egoera: jardueran.

Lan-kontratudunak.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanaldiaren luzapena: %10. Lanpostuko osagarria: %41,19. %3,21 (19/2008 Foru Dekretua). Egoera: jardunean, eta batasunean Metautengo Barrutiko Udalarekin.

Lanpostua: kontzejuetako teknikaria. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Lanpostuko osagarria: %20. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Izen-deiturak: Gonzalo Mendoza García. Lanpostua: administrari-ofiziala. Antzinatasuna: 2023ko irailaren 25a.

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: M.ª Pilar Barragán García. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 9a. Gradua: 5.

Lan-kontratudun finkoak.

Izen-deiturak: Jesús Lara Ciordia. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2002ko otsailaren 2a.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Izen-deiturak: Alicia Temprano Valerdi. Lanpostua: kontzejuetako teknikaria. Antzinatasuna: 2018ko urtarrilaren 8a.

Iragarkiaren kodea: L2503824