58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 17/2025 Foru Aginduko akatsak zuzentzen dituena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 17/2025 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Foru agindu hori 2025eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ekoan.

Akatsak zuzentzeko aukera jasota dago bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan.

Foru agindu horretan akats bat atzeman denez, zuzendu beharra dago.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 17/2025 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Honako hau dioen tokian:

Juan Mira Jarillo jauna, Vox Navarra parlamentu taldearen ordezkari.

Honako hau behar du:

David Sainz Jiménez jauna, Vox Navarra parlamentu taldearen ordezkari.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonari jakinaraztea, haren berri izen dezan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 3an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2503469