58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Delia María Elizondo Osinaga andrea, Hezkuntza Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Delia María Elizondo Osinaga andrea, Hezkuntza Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2025eko martxoaren 9an izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 3an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2503405