6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
SARTAGUDAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusia
Sartagudako Ureztatzaileen Elkarteko buruak batzar nagusi arrunterako deia egiten die elkarteko kide guztiei. 2025eko apirilaren 7an eginen da, astelehenarekin, Sartagudako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Lehenengo deialdia 12:30ean izanen da, eta behar beste kide agertzen ez badira, bigarren deialdia eginen da, 13:00etan. Hona hemen aztertu beharreko gaiak:
1.–2024ko ekitaldiko kontuen balantzea.
2.–2025eko kuoten zenbatekoa erabakitzea.
3.–Sartagudako Ureztatzaileen Elkarteko peoiaren errelebo-kontratua. Ureztatzaileen elkartearendako kostu ekonomikoa.
3.–Galde-eskeak.
Bilkura honetan, gai-zerrendako gaiak baino ez dira jorratuko, eta baliozkoak izanen dira bigarren deialdian agertzen den kide kopuruarekin hartzen diren erabakiak.
Sartagudan, 2025eko martxoaren 5ean.–Elkarteko burua, José Antonio Burgos Calvo.
Iragarkiaren kodea: P2503564