58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Iruritako 68. poligonoko 81. lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2005eko abuztuaren 19ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 15. puntuan:

1. Behin betiko onestea exekuzio unitatearen mugapena eta xehetasun-azterketa, 68. poligonoko 81. lurzatiari dagokionez, Iruritan; hiri lurzoru ez finkatua da; Arrecubieta eta Ruiz jaun arkitektoek prestatu dute behin betiko onespenerako testu bategina, 2005eko maiatzeko datarekin eta EHAEOak 2005eko maiatzaren 23an ikus-onetsia. Berariaz abiarazitako espedientean dago aldaketa eta Baztaran SL da sustatzailea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kaltetuak izan daitezkeenei jakinarazteko, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legerian bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2503605