58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena

Adiosko Udalak, 2025eko otsailaren 19an egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

"Lehenbizikoa. Fortunato Vidaurreta Pérezek egindako alegazioak ezestea, Víctor Eladio Honorato Pérezek 2025eko urtarrilaren 24an emandako txostenean adierazitako arrazoiak direla eta. Hain zuzen, txosten horren kopia bat bidaliko zaie interesdunei, erabaki honen jakinarazpenarekin batera.

Bigarrena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena indarrean dagoen Adiosko Udal Plan Orokorreko determinazioak egokitzea Adiosko Udalak eta Adiosko San Andres sozietate kooperatiboak 2021eko azaroan sinatutako hirigintza-hitzarmenaren edukira, Adiosko (Nafarroa) hiri-lurzoru finkatuan dagoen ADD-1 jarduketa asistematikoko eremuari dagokionez. Zehazki, eremu horretarako aurreikusitako alderdi hauei eragiten die erabakiak: ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua, erabilera eta bizitegi tipologiak. Plana Francisco Javier Odériz Navarlazek aurkeztu du, San Andres nekazaritzako sozietate kooperatiboaren ordezkari gisa.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, barnean sartutako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta igorriko zaio behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez, aipatutako onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Laugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, behar diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko".

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira, bete beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin.

Adiosen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2503599