2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VILLATUERTA
Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena, administrari laguntzaile izateko lanaldi erdian
Alkatearen 2022ko urriaren 31ko 162/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren honako deialdi hau eta haren oinarriak: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu hutsa eta administrari laguntzailearen lanaldi erdiko lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Alkatearen 2024ko otsailaren 7ko 21. Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrendak onetsi ziren, eta udalaren webgunean sortutako deialdiaren fitxan argitaratu ziren. Igaro zenez lehenbiziko izangaiak zuen epea izendapenerako behar ziren agiriak aurkezteko, puntuazio-ordenaren arabera bigarren zegoen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena iragarri zen (Miriam Ruiz de Azua Larraza), eta deialdiaren 10.2 oinarrian zerrendatutako agiriak aurkezteko epea ireki zen.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaik deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea. Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Miriam Ruiz de Azua Larraza lan-kontratudun finko izendatzea, eta esleitzea lanaldi erdian aritzeko administrari laguntzailearen lanpostua (lanpostu hori Udalaren plangilla organikoan dago).
2. Izendatutakoak lanpostuaz jabetu beharko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egunean.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Villatuertan, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2503724