58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, administrari-ofizialen hamaika lanpostu barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

Alkatetzak 695/2025 Ebazpena eman du 2025eko martxoaren 4an, honako deialdi honi buruz: deialdia, administrari-ofizialen hamaika lanpostu, C mailakoak, barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko (deialdia argitaratu zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an). Hona zer dioen ebazpenak:

ERABAKIA:

1. Honako hauek izendatzea C mailako administrari-ofizial, Eguesibarko Udalean aritzeko; Udalaren plantilla organikoan adierazitako ordainsariak izanen dituzte:

ANAYA HUARTE, MARÍA CRISTINA

PEREZ SALAZAR RESANO, MARIA

FERNANDEZ FERNANDEZ, MARÍA JOSE

BERANGO IDOATE, ARANTXA

CIORDIA LAZARO, INES ASUNCION

ARTZELUS ABADIA, ITZIAR

REMÓN ALONSO, AITOR

MARTIN POZO, SERGIO

ERASO ARDANAZ, MARÍA JESUS

IGAL ABENDAÑO, MARÍA ISABEL

2. Agintzea izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Izangai izendatuek lanpostuaz jabetu beharko dute, edo lan kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean; hori guztia, bat etorriz deialdiaren 8.2 oinarrian xedatutakoarekin. Norbait lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2503518