58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lanpostu hauetarako izendapenak: obra lantaldeko peoia, ingurumeneko zaindaria, ludotekaria, zinemako atezaina, haur hezitzailea eta haur eskolako zerbitzu anitzetako enplegatua

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, zeinek deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek funtzionario izendatzea edo lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta jarraian adierazitako lanpostuak esleitzea;

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 7an eman 513 Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI ZEN:

Lehenbizikoa.–Honako izangai hauek Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, obra lantaldeko peoien lanpostuak betetzeko:

ANTON ANGELOV KONDUZOV

JOAQUÍN REQUENA ZARATIEGUI

Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

HURRENKERA

ZK.

IZENA

PLAZAREN
ZENBAKIA
PLANTILLA
ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

1.

ANGELOV KONDUZOV, ANTON

03.1.12

Obra lantaldeko peoia

E

Funtzionarioa

Osoa

2.

REQUENA ZARATIEGUI JOAQUIN

03.1.13

Obra lantaldeko peoia

E

Funtzionarioa

Osoa

Hirugarrena.–Izangaiek 2025eko martxoaren 11n jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko dituzte Tafallako Udaleko funtzionario izateko.

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 10ean eman 531 Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI ZEN:

Lehenbizikoa.–Jon Pascal Egozkue Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, ingurumeneko zaindariaren lanpostuan ari dadin.

Bigarrena.–Ezaugarri hauek dituen lanpostu hutsa esleitzea: 3.2.1 plaza zenbakia, ingurumeneko zaindariaren lanpostua, C mailakoa eta funtzionarioen araubide juridikokoa.

Hirugarrena.–Izangaiak 2025eko martxoaren 11n jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko funtzionario izateko.

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 7an eman 514 Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI ZEN:

Lehenbizikoa.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko dela, lanaldi partzialean, Ana Gonzalez Alduan, ludotekariaren lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

06.1.5 plaza zenbakia, ludotekariaren lanpostua, C mailakoa, lan-kontradudunen araubidekoa eta lanaldi partzialekoa.

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko martxoaren 11n sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 10ean eman 527 Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI ZEN:

Lehenbizikoa.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko dela, lanaldi partzialean, Augusto Jose Pérez Berrio zinemako atezainaren lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

06.3.6 plaza zenbakia, zinemako atezainaren lanpostua, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa eta lanaldi partzialekoa.

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko martxoaren 11n sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 7an eman 512 Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI ZEN:

Lehenengoa.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko dela, lanaldi osoan, Kandela Azparren Jimenez, haur eskolako hezitzailearen lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

06.3.6 plaza zenbakia, haur hezitzailearen lanpostua, C mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa eta lanaldi osokoa.

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko martxoaren 11n sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 7an eman 511 Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI ZEN:

Lehenengoa.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko dela, lanaldi osoan, Jose Joaquin Noain Irisarri, haur eskolako zerbitzu anitztako enplegatuaren lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

06.4.12 plaza zenbakia, haur eskolako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa eta lanaldi osokoa.

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko martxoaren 11n sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2503731