2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Izendapena
Tafallako Udaleko alkateak 522 Ebazpena eman zuen 2025eko martxoaren 7an. Honako hau dio:
Amaitu da honako hau: hautaketa-prozesua, Tafallako Udalaren zerbitzuko erdi mailako enpresa-teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko, egin dena bat etorriz Alkatetzaren 2024ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bideez onetsitako deialdiarekin (2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 23an). Orobat, epaimahaiak dagokion izendapen-proposamena igorri du, eskatutako dokumentazioa bidali ondoren, eta bete egin da Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/195 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa.
Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek;
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Enrique Balenzategui Arbizu Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, bete dezan erdi mailako enpresa-teknikariaren lanpostua, eta esleitzea plantilla organikoan 02.02 zenbakia duen lanpostu hutsa.
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko apirilaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Hirugarrena.–Interesdunari erabaki hau jakinaraztea eta agintzea argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren web-orrian (https://www.tafalla.es/eu/). Ohartarazten da erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal dutela interesdunek:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2503647