58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 7an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Amaitu da honako hau: hautaketa-prozesua, Tafallako Udalaren zerbitzuko diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, egin dena bat etorriz Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bideez onetsitako deialdiarekin (2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 4an). Orobat, epaimahaiak dagokion izendapen-proposamena igorri du, eskatutako dokumentazioa bidali ondoren, eta bete egin da Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/195 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa.

ERABAKITZEN DA:

1. Juan Andrés Ramirez Erro Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, bete dezan diruzainaren lanpostua, eta esleitzea plantilla organikoan 02.07 zenbakia duen lanpostu hutsa.

2. Izendatzen denak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

3. Agintzea erabaki hau argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren web-orrian (https://www.tafalla.es/eu/). Ohartarazten da erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal dutela interesdunek:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2503646