58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Ehorzle laguntzailea izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko martxoaren 10ean egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, ehorzle laguntzailearen 1 lanpostu betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak ziren. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdietan puntuaziorik handiena lortu zuen izangaien alde.

Bat etorriz epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2024ko azaroaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen proposatutako izangaiaren izendapena egitea [JOB 4-NOV-24 (17/RH) erabakia], 2024ko 232. NAOn, azaroaren 15ekoan, argitaratua, eta epearen zenbaketa eten zitzaion Roberto Arana Olorón jaunari, ezinbesteko kasua alegatu baitzuen.

Behin ezinbesteko kasua amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko dagozkien gaitasun-txostenak eman zituzten medikuek. Hori horrela, egokia da izendapenak egitea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Roberto Arana Olorón, "ehorzle laguntzaile" lanposturako, 1-405600-14 plaza esleituta.

2. Agintzea izendatutako izangaiak 2025eko apirilaren 1ean hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko martxoaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2503716