1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
20E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseilua osatuko duten kideak.
90/2024 Foru Dekretuaren bidez, Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren. Haren zortzigarren artikuluan ezartzen da ezen kanpoko nafar herritarrekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko dituela Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko kideak, foru agindu bidez, eta izendapen hori lau urterako izanen dela eta iraupen bereko beste aldi baterako berritzen ahalko dela.
Foru dekretu horrek ezartzen duenez, Kontseiluko buruaz gainera, honako hauek osatuko dute Kontseilua: buruorde batek, zeina kanpoko herritarrekiko harremanen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra izanen baita; eta idazkari batek, zeina arlo horretan eskumena duen departamentuko idazkari tekniko nagusia izanen baita.
Era berean, zazpigarren artikuluan adierazten da honako hauek izanen direla kontseilukideak: bi pertsona, arlo horretan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egiturakoak; lau pertsona, Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko 2023ko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legean aitortutako eskubideekin lotutako eskumenak dituzten Nafarroako Gobernuko departamentuetakoak; hiru pertsona, Espainiako Nafarren Etxeen Federazio Nazionalak proposatuak; bi pertsona, Ameriketako komunitateek proposatuak; pertsona bat, munduko gainerako eskualdeetako nafar komunitateek proposatua; bi pertsona, kanpoko nafar komunitate birtualek proposatuak; pertsona bat, itzulitako etorkinen elkarteetatik bazkide gehien duenak izendatua (elkarte horrek behar bezala aitortuta eta inskribatuta egon beharko du); bi pertsona, Nafarroako Parlamentuak proposatua; eta pertsona bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatua.
Nafarroako Gobernuko departamentuetako lau kideei dagokienez, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko titularrak proposatu du honako departamentu hauetako ordezkariek parte hartzea Kontseiluan: Ekonomia eta Ogasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua.
Dekretuaren 7.1.c) artikuluan adierazitako kideak hautatzeari dagokionez, foru dekretuan ezartzen da hautagaitzak aldez aurretik inskribatu beharko direla, ofizialki onartutako kanpoko nafar komunitateek proposamenak epe jakin baten barruan aurkeztuta. Aurkezten diren hautagaitzak gehiago badira kontseilukide gisa aritzeko esleitutako kopurua baino, hautagaitzak aurkezteko ordena hartuko da kontuan, eta txandakatze-sistema bat ezarriko da eremu bakoitzeko ordezkarien artean, bi urterako.
Deialdia bidalita, honako hautagaitza hauek aurkeztu dira: Espainiako Nafarren Etxeen Federazio Nazionalak; Ameriketako nafarren biltokiek (akordio batera iritsi ondoren, baterako eskaera bidali dute Buenos Airesko Centro Navarro-Nafarren Biltokiak, Bolivarko Centro Navarro-Nafarren Biltokiak, Mendozako Centro Navarro-Nafarren Biltokiak eta Rosarioko Centro Navarro-Nafarren Biltokiak; eta akordio horrekin bat egin du, ondoren, Kubako Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia-Ongintzako Euskal Elkarteak); eta Parisko Siempre Navarra-Nafarroa Beti elkarteak, zeina, Ameriketako eta Espainiako nafar komunitateak alde batera utzita, hautagaitza aurkeztu duen kanpoko nafarren biltoki bakarra izan baita.
Hautagaitzen kopurua kontseilukideen kopurua baino handiagoa ez denez, proposatzen da kanpoko nafarren biltokien izenean Kontseiluan parte hartzeko izendatuko diren pertsonak lau urterako izendatzea, eta kargualdi hori berritu ahal izatea, bat etorriz 90/2024 Foru Dekretuaren zortzigarren artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez arautu egin zen Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua).
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Honako pertsona hauek izendatzea Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko kide:
a) Ana Ollo Hualde andrea, kontseiluburua.
b) Sergio Pérez García jauna, kontseiluburuordea.
c) Kanpoko nafar herritarrekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako pertsonak, zeinak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egiturakoak baitira:
–Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, kontseilukide titularra.
–Silvia Ojer Torres andrea, ordezko kontseilukidea.
–Miriam Veguillas Rodríguez andrea, kontseilukide titularra.
–Marina Roncal Delgado andrea, ordezko kontseilukidea.
d) Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa:
–José Alberto Urrutia Lecumberri jauna, kontseilukide titularra.
–Arantxa Zuriarrain Iñiguez andrea, ordezko kontseilukidea.
e) Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren ordezkari gisa:
–Miren Ausín Lecuna andrea, kontseilukide titularra.
–Daniel Echeverría Jadraque jauna, ordezko kontseilukidea.
f) –Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren ordezkari gisa:
–Sara Ayerbe Ostiza andrea, kontseilukide titularra.
–María Consolación Ijurco Calvo andrea, ordezko kontseilukidea.
g) Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkari gisa:
–Marta Otamendi Eugui andrea, kontseilukide titularra.
–Juan Miguel López de Guereño jauna, ordezko kontseilukidea.
h) Espainiako Nafarren Etxeen Federazio Nazionalaren ordezkari gisa:
–Francisco Galdeano Redondo jauna, kontseilukide titularra.
–Maitane Mendizabal Lariz andrea, ordezko kontseilukidea.
–Juan José Bujanda Hernández jauna, kontseilukide titularra.
–José Luis Ramírez Sádaba jauna, ordezko kontseilukidea.
–Marta Fernández Munárriz andrea, kontseilukide titularra.
–Jorge Bentué Arantegui jauna, ordezko kontseilukidea.
i) Ameriketako nafarren biltokien ordezkari gisa:
–Oscar Croce jauna, kontseilukide titularra.
–Mariana Sardón andrea, ordezko kontseilukidea.
–Gonzalo Roberto Erice jauna, kontseilukide titularra.
–Daniel Remondegui Aranguren jauna, ordezko kontseilukidea.
j) Munduko gainerako eskualdeetako nafar komunitateen ordezkari gisa:
–Pablo Oliver Oliver jauna, kontseilukide titularra.
–Francisco Perales Blanco jauna, ordezko kontseilukidea.
k) Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa:
–Ander Larunbe Anderson jauna, kontseilukide titularra.
–Aranzazu Izurdiaga Osinaga andrea, ordezko kontseilukidea.
–Alicia Alemán Arrastio andrea, kontseilukide titularra.
–Mikel Asiain Torres jauna, ordezko kontseilukidea.
l) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa:
–Xabier Alcuaz Andueza jauna, kontseilukide titularra.
–Tirso Calvo Zardoya jauna, ordezko kontseilukidea.
2. Foru agindu hau igortzea Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusira eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Foru agindu hau pertsona eta entitate interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2025eko otsailaren 27an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2503241