2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan. Izendapena
Agoizko Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren plaza bat, lan-araubide finkokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko hautaprobak amaituta, Agoizko Udaleko alkateordeak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko otsailaren 27an:
Ikusi da 2025eko otsailaren 7ko ebazpena, zeinean honako hau jaso baitzen: "Agoizko Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren plaza bat, lan-araubide finkokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko hautaprobak gainditu dituztenen zerrenda onestea, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta Iker Unzué Salinasen aldeko izendapen-proposamena egitea, hura baita gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia", hori guztia bete beharrez deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoa. Hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena (2025eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 21koa) eta proposatutako izangaiari eskatu zitzaion 8.1 oinarrian adierazitako agiriak aurkez zitzala 30 egun naturaleko epean, proposamena argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Orobat, izangaiak egiaztatu du eskatutako agiriak aurkeztu dituela, eta, hortaz, deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da ebazpen bat ematea, Iker Unzué Salinas administrari-ofizial izendatzeko Agoizko Udalean, eta izendapen hori argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (9.2 oinarria). Izendatuak lanpostuan hasi beharko du izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean (9.3 oinarria).
Horiek horrela eta bat etorriz ezarrita dagoenarekin deialdiaren 9. oinarrian (Agoizko Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren plaza bat, lan-araubide finkokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia),
EBATZI DUT:
1. Iker Unzué Salinas izendatzea Agoizko Udalaren zerbitzuko administrari ofizial, lan-araubide finkoan jardun dezan (9.1 oinarria).
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, jarraikiz deialdiaren 9.2 oinarriari.
3. Izendatuak, Iker Unzué Salinasek, lanpostuan hasi beharko du izendapenaren jakinarazpena egin eta hurrengo 30 egunen barnean (9.3 oinarria).
Agoitzen, 2025eko otsailaren 27an.–Alkateordea, Ana Cosin Reta.
Iragarkiaren kodea: L2503591