58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, departamentuko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du ezen departamentuko titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusiko titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien mende dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, kasuan kasuko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, ezintasun pertsonalen bat duenean edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Era berean, aipatu 16. artikuluaren 7. apartatuak ezartzen duenez, ordezkotza bidez ematen diren ebazpenetan eta egintzetan, inguruabar horren berri eman beharko da, eta zehaztuko da nor den organoaren titularra eta nor den titular horren ordezkotzan diharduen pertsona.

Hortaz, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16. artikuluan xedatutakoarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez zerbitzuaren mendeko atalburuak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

a) Administrazioarekiko Auzien Ataleko burua.

b) Afera Zibilen Ataleko burua.

c) Zerga Aferen Ataleko burua.

d) Afera Penalen Ataleko burua.

e) Lan arloko Aferen Ataleko burua.

f) Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

2. Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez zerbitzuaren mendeko atalburuak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

a) Gobernuaren Idazkaritza Ataleko burua.

b) Koordinazio eta Araugintza Ataleko burua.

c) Foru Erakundeekiko Prozeduren Kudeaketarako Ataleko burua.

3. Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez zerbitzuaren mendeko atalburuak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

a) Herritarren Arretarako Ataleko burua.

b) Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua.

c) Gardentasun eta Osotasun Ataleko burua.

d) Datu Irekien Ataleko burua.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko burua arituko da.

5. Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko burua arituko da.

6. Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzaren titularraren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko burua arituko da.

7. Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez zerbitzuaren mendeko atalburuak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

a) Plangintza Estrategikoaren Ataleko burua.

b) Berrikuntza Publikoaren eta Europako Proiektuen Ataleko burua.

c) Erabakiak Hartzen Laguntzeko Ataleko burua.

8. Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez institutuaren mendeko atalburuak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

a) Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Ataleko burua.

b) Ekoizpen Estatistikoaren Ataleko burua.

c) Azpiegitura Estatistikoaren Ataleko burua.

9. Komunikazio Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez honako hauek arituko dira:

a) Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Prentsa Bulegoaren Ataleko burua.

c) Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko burua.

d) Navarra.es Atariaren Ataleko burua.

10. Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez zerbitzuaren mendeko atalburuak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

a) Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria.

b) Protokolo Ataleko burua.

c) Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboko Ataleko burua.

d) Argitalpen Ataleko burua.

11. Foru agindu hau ukitutako unitateen titularrei eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

12. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 6an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2503629