1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
39/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 28an emandako 20/2025 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, hala dagokion kasuetan, horiek aintzat harturik, bidezko da onestea espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.
Bestetik, bidezko da espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.
2. Espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera.
Iruñean, 2025eko otsailaren 18an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
I. ERANSKINA–ESPEZIALITATE BERRIAK ESKURATU DITUZTEN MAISU-MAISTREN KIDEGOKO FUNTZIONARIOAK
DEITURAK ETA IZENA | ESKURATUTAKO ESPEZIALITATEAK |
AGUIRRE ITURRIAGA, IERA | Lehen Hezkuntza |
ARRIAGA MORENO, FLORA ARMINDA | Lehen Hezkuntza // Entzumena eta Hizkuntza |
BARBERENA ARREGUI, ISABEL | Euskara (Nafarroa) |
CASTILLO AZNAR, CLARA ISABEL | Lehen Hezkuntza |
DE LA GRACIA TERCIADO, AINARA | Haur Hezkuntza |
DOMÍNGUEZ SANDOVAL, CONSUELO | Entzumena eta Hizkuntza |
ELEXPURU EGAÑA, AITOR | Lehen Hezkuntza |
ETXARRI JIMENEZ, NEREA | Euskara (Nafarroa) |
FERRERO DEL CAMPO, ESMERALDA | Lehen Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa |
GARABIETA FORTUNA, ANDONI | Haur Hezkuntza // Euskara (Nafarroa) // Pedagogia Terapeutikoa |
GASTÓN OCHOA, TERESA | Pedagogia Terapeutikoa |
GONZÁLEZ FRANCO, ELISA | Gorputz Hezkuntza // Euskara (Nafarroa) |
GONZÁLEZ GUTIÉRREZ, LIDIA | Lehen Hezkuntza |
JAURRIETA IRIBARREN, SARA | Haur Hezkuntza |
JORAJURÍA OTXANDORENA, OLATZ | Lehen Hezkuntza |
LARRE TORRES, JAIONE | Lehen Hezkuntza |
LARRUSKAIN FERNÁNDEZ, MARKEL | Lehen Hezkuntza // Haur Hezkuntza |
LÓPEZ IGLESIAS, AMAIA | Pedagogia Terapeutikoa |
MARTÍNEZ MARAÑÓN, SONIA | Haur Hezkuntza // Lehen Hezkuntza |
MUÑOZ DOMÍNGUEZ, MARÍA DEL MAR | Lehen Hezkuntza |
ONTORIA RICARTE, OSCAR | Musika |
OTEIZA ELIZALDE, VIRGINIA | Euskara (Nafarroa) |
RODRÍGUEZ PARDO, MARÍA AUXILIADORA | Lehen Hezkuntza |
ROLDÁN GONZÁLEZ, MARTA | Pedagogia Terapeutikoa |
SALAS GONZALEZ, ITZIAR | Entzumena eta Hizkuntza |
SATRÚSTEGUI GOROSTEGUI, JOSEBA | Pedagogia Terapeutikoa // Euskara (Nafarroa) |
SOTES ECHARRI, ELISA | Lehen Hezkuntza // Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa // Entzumena eta Hizkuntza // Euskara (Nafarroa) // Haur Hezkuntza |
UCIN TELLECHEA, OLATZ | Haur Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa |
II. ERANSKINA.–MAISU-MAISTREN KIDEGOKO ESPEZIALITATE BERRIRIK ESKURATU EZ DUTEN FUNTZIONARIOAK
DEITURAK ETA IZENA | ESKATUTAKO ESPEZIALITATEAK | OHARRAK |
ARDANAZ GARASA, OIHANE | Euskara (Nafarroa) | Atzerriko hizkuntzako eskakizunarekin izendatutako irakasleek ezin dute parte hartu deialdi honetan, ez direlako maisu-maistren kidegokoak. |
AROCENA BEPERET, FERMIN | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
ARRIAGA MORENO, FLORA ARMINDA | Haur Hezkuntza | Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean eskatzen diren titulazioak. |
CABRERO PANTOJA, NURIA | Haur Hezkuntza | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
DELGADO BERCERO, MÓNICA | Pedagogia Terapeutikoa | Praktiketako funtzionarioa da |
EZQUERRO MARTÍNEZ, CARMEN | | Ez du aurkeztu espezialitatea eskatzeko II. eranskina |
FERNÁNDEZ PRECIADO, MARÍA PILAR | Lehen Hezkuntza | Atzerriko hizkuntzako eskakizunarekin izendatutako irakasleek ezin dute parte hartu deialdi honetan, ez direlako maisu-maistren kidegokoak. |
GARABIETA FORTUNA, ANDONI | Lehen Hezkuntza | Eskuratua du jadanik Lehen Hezkuntzako espezialitatea. |
IBARBIA PERURENA, JOSU | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
IRAZOLA ALFARO, MARÍA | Pedagogia Terapeutikoa // Musika | Eskuratua du jadanik Musikako espezialitatea. Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Pedagogia Terapeutikoko espezialitaterako eskatzen diren titulazioak. |
JIMENO NOGUEROL, EUGENIO | | Atzerriko hizkuntzako eskakizunarekin izendatutako irakasleek ezin dute parte hartu deialdi honetan, ez direlako maisu-maistren kidegokoak. |
LIZARRAGA AGUNDEZ, IRIS | Haur Hezkuntza | Osatu gabeko dokumentu bat aurkeztu du |
MENDIOROZ LUSARRETA, RAQUEL | Pedagogia Terapeutikoa // Euskara (Nafarroa) | Praktiketako funtzionarioa da |
NICOLAY TRIAS, MARTA | Musika | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
ONTORIA RICARTE, OSCAR | Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa | Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean eskatzen diren titulazioak. |
OTEIZA ELIZALDE, VIRGINIA | Lehen Hezkuntza // Entzumena eta Hizkuntza | Eskuratuak ditu jadanik Lehen Hezkuntzako eta Entzumen eta Hizkuntzako espezialitateak |
REDONDO LORENZANA, MARIBEL | Haur Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa // Lehen Hezkuntza | Eskuratuak ditu jadanik Haur Hezkuntzako eta Pedagogia Terapeutikoko espezialitateak. Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Lehen Hezkuntzako espezialitaterako eskatzen diren titulazioak. |
ROBLES SOLA, LIDIA | Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
SANGÜESA MARTÍNEZ, AIDA | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
TORRES PASTOR, LETICIA | | Ez du aurkeztu espezialitatea eskatzeko II. eranskina |
ZABALETA ASIAIN, LEIRE | Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa | Ez ditu frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean eskatzen diren titulazioak |
Iragarkiaren kodea: F2502583