1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
732/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, eskolazain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 147/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 962/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 12an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1378/2024, ekainaren 28ko 2546/2024 eta urriaren 30eko 4116/2024 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.
Azken izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, lau izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako edo beste bateko beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako, eta hiru izangaik uko egin zioten erreferentziako hautapen prozesuari.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Azkenik, izangai bat hautapen prozesutik kanpo geratu zen, ez baitzuen betetzen deialdiaren 2.4 oinarria, eta hiru izangaik uko egin zioten erreferentziako hautapen prozesuari.
Adierazitako guztiarekin eta horretan oinarrituta, deialdiaren web-fitxan, 2025eko otsailaren 19an, hirugarren izendapen eta kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen. Bertan, honako hauen aldeko izendapen proposamena egin zen, haiek baitira puntuazio-ordenaren arabera zerrendako hurrengo izangaiak: Shira González Donamaría andrea, Raúl Gregorio Leoz Morán jauna, José Luis Martínez Fernández jauna, María Izaskun Villafranca Belzunegui andrea, Gorka Alustiza Madariaga jauna, María Aránzazu Ojer Luna andrea eta David Goñi Serrano jauna.
Raúl Gregorio Leoz Morán jaunak eta José Luis Martínez Fernández jaunak erreferentziako hautapen prozesuari uko egin diote eta María Aránzazu Ojer Luna andrea ezin da izendatu, ez baitu deialdiaren 7.3 eta 8.2 oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu.
Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Shira González Donamaría andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, atezain lanpostuan aritzeko.
2. Lan araubide finkoan lanaldi partzialean kontratatzea María Izaskun Villafranca Belzunegui andrea, Gorka Alustiza Madariaga jauna eta David Goñi Serrano jauna.
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2025eko martxoaren 26an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2025eko martxoaren 26an sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK |
GONZALEZ DONAMARIA, SHIRA | 0034090 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | TUTERA-TORRE MONREAL HBIP | FUNTZIONARIOA | TUTERA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X | |
VILLAFRANCA BELZUNEGUI, MARIA IZASKUN | 0039041 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | ATARRABIA-PEDRO DE ATARRABIA DBHI | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | ATARRABIA | EREMU MISTOA | X | E B2 |
ALUSTIZA MADARIAGA, GORKA | 0038965 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | ELIZONDO-ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | ELIZONDO | EREMU EUSKALDUNA | X | |
GOÑI SERRANO, DAVID | 0037463 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | GARRALDA-DBHI | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | GARRALDA | EREMU EUSKALDUNA | X | |
Iragarkiaren kodea: F2503857