58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

730/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, administrari lanpostuetan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela xedatzen baita.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa), zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Behin bukaturik merezimenduen balorazioa, eta argitara emanik parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena igorri zuen, puntuazio handiena duten eta deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 21ean.

Gero, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 17ko 140E/2024 Foru Aginduaren ondoren, kalifikazio epaimahaiak beste izendapen edo kontratazio proposamen bat igorri zuen, puntuazio handiena zuten eta deialdiko betebeharrak betetzen zituzten izangaiak adierazita, eta izangai horiek izendatu eta kontratatu ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2516/2024 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 23ko 4759/2024 Ebazpenaren bidez.

Azkeneko izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, bederatzi izangaik uko egin zioten erreferentziako hautapen prozesuari.

Halaber, horretarako ezarritako epearen barnean, bederatzi izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako, administrazio honetan edo beste batean.

Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.

Azkenik, izangai bat hautapen prozesutik kanpo geratu zen langile finko bihurtu delako, eta bik uko egin zioten hautapen prozesuari.

Azaldutakoarekin bat, eta horretan oinarrituta, 2025eko otsailaren 24an, izendapen eta kontratazio proposamen osagarri bat argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan honako hauek sartu ziren: Ainhoa Zabalza López andrea, María Ángeles Martín García andrea, Virginia Isabel Estabolite Zemborain andrea, Nora Barbarin Mazo andrea, María Esther Aldaz Goicoecheandía andrea, María Isabel Tardío Méndez andrea, Begoña Cervantes Galarza andrea, Susana Abaurrea Arraras andrea, Sara Merino Navarro andrea, Alfonso Elizalde Marco andrea, María Begoña Marcos Martínez andrea, Nerea Urbicáin Cruchaga andrea, Ana Belén Pandilla Anaya andrea, Eneko Imirizaldu Monente jauna, Izaskun Leunda Sánchez andrea, José María Equísoain Górriz jauna, Rut Saiz Fernández andrea eta María Margarita Ollo Iribarren andrea. Izan ere, horiexek dira zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak, puntuazio ordenaren arabera.

Adierazi beharra dago ezen María Margarita Ollo Iribarrenek uko egin diola erreferentziako hautapen prozesuari, eta Ruth Saiz Fernández andrea ezin dela izendatu, ez duelako aurkeztu deialdiaren 7.3 eta 8.2 oinarrietan eskatutako dokumentazioa.

Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari lanpostuetan aritzeko:

ZABALZA LOPEZ, AINHOA

ESTABOLITE ZAMBORAIN, VIRGINIA ISABEL

BARBARIN MAZO, NORA

ALDAZ GOICOECHEANDÍA, MARÍA ESTHER

CERVANTES GALARZA, BEGOÑA

MERINO NAVARRO, SARA

MARCOS MARTÍNEZ, MARÍA BEGOÑA

IMIRIZALDU MONENTE, ENEKO

2. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela lan araubide finkoan, lanaldi partzialean aritzeko:

MARTÍN GARCÍA, MARÍA ANGELES

TARDÍO MENDEZ, MARÍA ISABEL

ABAURREA ARRARAS, SUSANA

ELIZALDE MARCO, ALFONSO

URBICÁIN CRUCHAGA, NEREA

PANDILLA ANAYA, ANA BELÉN

LEUNDA SÁNCHEZ, IZASKUN

EQUÍSOAIN GÓRRIZ, JOSÉ MARÍA

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2025eko martxoaren 26an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan, kasuan kasuko oinarrizko osasun laguntzako taldean, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.

Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2025eko martxoaren 26an sinatu beharko dute behar den kontratua, bakoitzari dagokionaren arabera, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan edo Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean. Azken kasu horretan, kontratua prest dagoenean, SMS edo posta elektronikoaren bidez horren berri emanen zaie, sina dezaten, eta telematika bidez sinatzen ahalko dute, dokumentuak sinatzeko Giza Baliabideen plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Kontratazioen Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Adieraztea Eneko Imirizaldu Monente jaunak, Izaskun Leunda Sánchez andreak eta José María Equísoain Górriz jaunak euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

6. Ebazpen hau igortzea honako hauetara, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzua eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzua; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala; Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atala; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atala; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzua, Osasun Mentaleko Profesionalen Zerbitzua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzua, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atala eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza; Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzua, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzua. Orobat, interesdunei jakinaraztea, betiere adierazita gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela ebazpenaren aurka, zeina zuzendu beharko baitzaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU
DELITUEN
ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ZABALZA LOPEZ, AINHOA

0063777

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

MARTIN GARCIA, MARIA ANGELES

0072575

OSASUN DEPARTAMENTUA

BUZTINTXURIKO OOLT

OSASUNBIDEKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ESTABOLITE ZAMBORAIN, VIRGINIA ISABEL

0060808

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

BARBARIN MAZO, NORA

0072570

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ALDAZ GOICOECHEANDIA, MARIA ESTHER

0062633

OSASUN DEPARTAMENTUA

LIZARRAKO OOLT

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

TARDIO MENDEZ, MARIA ISABEL

0072564

OSASUN DEPARTAMENTUA

NOAINGO OOLT

OSASUNBIDEKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NOAIN

EREMU EZ-EUSKALDUNA

CERVANTES GALARZA, BEGOÑA

0068567

OSASUN DEPARTAMENTUA

ZARRAKAZTELUKO OOLT

FUNTZIONARIOA

ZARRAKAZTELU

EREMU EZ-EUSKALDUNA

ABAURREA ARRARAS, SUSANA

0072582

OSASUN DEPARTAMENTUA

ZANGOZAKO OOLT

OSASUNBIDEKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

OIBAR

EREMU MISTOA

MERINO NAVARRO, SARA

0066666

OSASUN DEPARTAMENTUA

VALTIERRA-CADREITAKO OOLT

FUNTZIONARIOA

CADREITA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

ELIZALDE MARCO, ALFONSO

0037461

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-TORRE MONREAL HBIP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

TUTERA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

MARCOS MARTINEZ, MARIA BEGOÑA

0067424

OSASUN DEPARTAMENTUA

BUÑUELGO OOLT

FUNTZIONARIOA

RIBAFORADA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

URBICAIN CRUCHAGA, NEREA

0038061

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

MILAGRO-NUESTRA SRA. DEL PATROCINIO IP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

MILAGRO

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

PANDILLA ANAYA, ANA BELEN

0037589

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

MURCHANTE-MARDONES Y MAGAÑA IP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

MURCHANTE

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

IMIRIZALDU MONENTE, ENEKO

0070024

OSASUN DEPARTAMENTUA

IZABAKO OOLT

FUNTZIONARIOA

IZABA

EREMU MISTOA

Euskara, C1

LEUNDA SANCHEZ, IZASKUN

0037592

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

IRUÑA-ELORRI IP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

Euskara, C1

EQUISOAIN GORRIZ, JOSE MARIA

0037465

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NOAIN-SAN MIGUEL IP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NOAIN

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

Euskara, C1

Iragarkiaren kodea: F2503868