1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
203E/2025 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Aitziber Echeverría Echeverría andrea izendatzen baita Reina Sofia ospitaleko Barne Medikuntzako Laguntza Ataleko buru.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1221E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ebazpen horrexen I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako atalburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 19ko 1800E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Prozedura amaituta, José Javier Agorreta Ruiz jauna da behin betiko emaitzan puntuaziorik handiena lortu duen izangaia, baina uko egin dio Reina Sofia ospitaleko Barne Medikuntzako Laguntza Ataleko burua izateari. Horregatik guztiagatik, epaimahaiak proposatu dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari Aitziber Echeverría Echeverría andrea izenda dezala Reina Sofia ospitaleko Barne Medikuntzako Laguntza Ataleko buru; izan ere, hura da behin betiko emaitzan puntuazio handiena lortu duen hurrengo izangaia eta kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditu duena.
Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzaren titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan xedatutako kargu-uztearen arrazoietako bat gertatzen bada.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aitziber Echeverría Echeverría andrea izendatzea Reina Sofia ospitaleko Barne Medikuntzako Laguntza Ataleko buru (lanpostu zenbakia: 66658). Izendapenak 2025eko apirilaren 1etik aurrera ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zuzendaritzari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2503140