58. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira desgaitasunarekin lotutako aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasunaren arloko Nafarroako Arbitraje Batzordea osatzen duten pertsonak.

Abenduaren 1eko 147/2006 Errege Dekretuak desgaitasunarekin lotutako aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasunaren arloko kexa eta erreklamazioak ebazteko arbitraje sistema ezartzen du. Eta, zehazki, 3.3 artikuluan, esaten du autonomia erkidego bakoitzean eta Ceutan eta Melillan aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren arloko arbitraje batzordeak eratu behar direla. Horretarako, aldez aurretik bete beharreko baldintza da lankidetza hitzarmena izenpetzea Lanaren eta Gizarte Gaien Ministerioaren (egun Eskubide Sozialetako, Kontsumoko eta 2030 Agendako Ministerioa) eta autonomia erkidegoaren artean.

2024ko irailaren 24an, lankidetza hitzarmen hori izenpetu zen, haren bidez desgaitasunarekin lotutako aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasunaren arloko Nafarroako Arbitraje Batzordea eratzeko.

Arestian aipatutako 1417/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ezartzen duenez, batzordeburuak, idazkariak eta bi kidek osatuko dute autonomia erkidegoetako arbitraje batzordea, eta batzordea mendean duen administrazioak izendatuko ditu pertsona horiek, lau urterako.

Bestalde, 6. artikuluaren bigarren apartatuak xedatzen du batzordeburua eta idazkaria kasuan kasuko administrazio publikoen zerbitzuko langileak izan beharko direla.

Arbitraje batzordeko buruak Zuzenbideko lizentziadun titulua izan behar du.

Kideak, hurrenez hurren, honako hauek proposatuta izendatuko dira: arbitraje batzordearen lurralde eremuan ezarpen handiena duen hainbat desgaitasun motatako pertsonak eta haien familiak ordezkatzen dituen erakundea, eta Nafarroako Foru Komunitatean ezarpen handiena duen irabazi-asmorik gabeko erakunde ekonomikoa.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek izendatzea desgaitasunarekin lotutako aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasunaren arloko Nafarroako Arbitraje Batzordeko kide izateko:

Batzordeburua: Joseba Asiain Albisu jauna.

Kidea: Carmen Burgui Villanueva andrea, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Komiteak (CERMIN) proposatuta.

Kidea: Marta García-Drake andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak (CEN) proposatuta.

Idazkaria: Ana Arnedo Villanueva andrea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Komitera (CERMIN) eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziora (CEN) igortzea, eta desgaitasunarekin lotutako aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasunaren arloko Nafarroako Arbitraje Batzordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 6an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2503611