1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
11E/2025 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzendaritza nagusi horretako zerbitzuburuen esku uzten baitira eskumen batzuk.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 11. artikuluan xedatzen duenarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.
Aipatutako 11. artikuluko 2. apartatuan ezartzen denari jarraikiz, ezin dira eskuordetu honako hauei dagozkien eskumenak:
a) Nafarroako Gobernuaren onespena behar duten gaiak.
b) Izaera orokorreko xedapenak onestea.
c) Erakundeekiko edo beste administrazio publiko batzuekiko harremanei dagozkien gaiak.
d) Egintza deusezak ofizioz berrikustea eta egintza deuseztagarriak kaltegarri deklaratzea, egintza horiek eman dituzten organoetan.
e) Kargak ezartzen dituzten egintzak edo kalterako diren egintzak errebokatzea.
f) Errekurtsoak ebaztea errekurritutako egintzak eman zituzten organoetan.
g) Prozedura bat ebaztea, baldin eta aurretik kasuko organo aholku-emaileak aginduzko irizpena edo txostena eman badu.
h) Foru lege maila duten arauek ezartzen dituzten gaiak.
Hurrengo apartatuan ezarritakoaren arabera, beste organo batek eskuordetutako eskumenak ezin dira eskuordetzan eman, legezko baimen berariazkoa izan ezik.
Era berean, manu horrek ezartzen duenez, eskumenen eskuordetzea noiznahi egin edo errebokatu daiteke, organo eskuordetzaileak onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ezartzen du, halaber, eskuordetze baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak balira bezala hartuko direla.
Departamentuko jarduerak behar besteko eraginkortasunez eta azkartasunez garatzeko, egokitzat jotzen da Komunikazio Zerbitzuko zuzendariaren eta Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuaren bidez emandako eskumenak (foru dekretu horren bidez ezarri zen Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa), barnean direla kontratazio publikoari dagozkionak, zerbitzu bakoitzaren eskumenen arloan.
Ez dira eskuordetzan emanen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez zuzendari nagusiei langileriaren arloan esleitutako eskumenak (foru dekretu horren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak).
Hortaz, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluko 1. apartatuarekin eta 32. artikuluarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Komunikazio Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusiak esleituak dituen eskumenak (eskumen horiek esleitu zitzaizkion bat etorriz azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuarekin, haren bidez ezarri baitzen Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa), barnean direla kontratazio publikoari dagozkionak, Komunikazio Zerbitzuko eskumenen arloan, betiere 11/2009 Foru Legearen 11. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako mugekin. Ez dira eskuordetzan emanen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez zuzendari nagusiei langileriaren arloan esleitutako eskumenak (foru dekretu horren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak).
2. Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusiak esleituak dituen eskumenak (eskumen horiek esleitu zitzaizkion bat etorriz azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuarekin, haren bidez ezarri baitzen Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa), barnean direla kontratazio publikoari dagozkionak, Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko eskumenen arloan, betiere 11/2009 Foru Legearen 11. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako mugekin. Ez dira eskuordetzan emanen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez zuzendari nagusiei langileriaren arloan esleitutako eskumenak (foru dekretu horren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak).
3. Eskuordetze honen bidez ematen diren ebazpen guztietan, horren berri emanen da espresuki, eta ebazpen horiek Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusiak emanak balira bezala hartuko dira ondorio guztietarako, eta, beraz, haren egintzen aurkaratze-araubidearen mende jarriko dira.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira, Komunikazio Zerbitzura, Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 27an.–Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusia, Víctor Goñi Ezcurra.
Iragarkiaren kodea: F2503238