1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Turismo Kontseiluko kideak.
Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak ezartzen duenez, Nafarroako Turismo Kontseilua turismoaren alorrean Foru Komunitateko Administrazioaren kontsulta eta aholku organoa da, eta organo horretan sektorean ordezkaritza handiena duten erakunde, instituzio eta entitateak izan daitezen bermatzen du. Erregelamendu bidez ezarriko dira Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.
Otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.
Aipatu dekretuaren 3.2 artikuluan adierazten denez, Nafarroako Turismo Kontseilua kide hauek osatuko dute zehazki: turismo arloan eskumenak dituzten zerbitzuetako zuzendariak, baita turismo arloan eskumenak dituen departamentuko kontseilariak izendatutakoak ere, honako entitate hauek proposatuta:
–Turismo partzuergoen bi ordezkari. Ordezkaritza txandaka hartuko dute, arloan eskumenak dituen departamentuko titularrak emanen duen foru agindu batean ezarritakoari jarraikiz.
–Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten ostalaritzako enpresarien elkarteen bi ordezkari.
–Jarraian aipatzen diren eremuetan Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten elkarteen ordezkari bana:
- Hotelak.
- Landa hotelak.
- Landetxeak.
- Turismo kanpalekuak.
- Jatetxeak.
- Aterpetxeak.
- Bidaia agentziak.
- Apartamentu turistikoak.
- Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
- Jardueretako enpresak.
–Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren ordezkari bat.
–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat.
–Iruñeko Udalaren ordezkari bat.
–Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen ostalaritzako sindikatuaren ordezkari bat.
–Empresa Navarra de Espacios Culturales ENECSAren ordezkari bat, edo, hala bada, bera integratuta dagoen sozietate publikoaren ordezkari bat.
–Federación Navarra de Comercio-ren ordezkari bat.
–Cederna Garalurren ordezkari bat.
Era berean, ezartzen du ordezkaritza handiena duen elkartetzat hartuko dela Foru Komunitatean finkatutako bazkide gehien duena.
Foru agindu honetan atxikitako txostenak adierazten duenez, enpresa elkarteen eta turismo enpresen elkarteen hainbat arlotako ordezkaritza egiaztatu da, honela:
–Ordezkaritza handieneko ostalaritza arloko enpresa elkarteak: Nafarroako ostalaritza enpresa txikien elkartea eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Arloko Enpresaburuen Elkartea.
–Ordezkaritza handieneko elkarteak, arloka:
- Hotelak: Iruñeko Hotelen Elkartea.
- Landa hotelak: Reckrea Nafarroako Landa Hotelak.
- Landetxeak: Tierras de Iranzu-ko Lurrak Turismo Elkartea.
- Turismoko kanpalekuak: Nafarroako Kanpinen Elkartea.
- Jatetxeak: Nafarroako Jatetxeen Elkartea.
- Aterpetxeak: Lagun Artea aterpetxeen elkartea.
- Bidaia agentziak Agencias de Viaje Receptivas de Navarra (ANARTU).
- Apartamentu turistikoak: AparturNAparture.
- Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak: ez dago ordezkagarritasunik.
- Jardueretako enpresak: Bideak-Turismo Jardueretako Enpresen Nafarroako Elkartea.
Txosten horretan, halaber, adierazten da ostalaritzako sektorean gehiengo sindikala UGTk duela.
AGINTZEN DUT:
1. Ezartzea turismo partzuergoen ordezkaritza bi urtean behin aldatuko dela; lehenengo bi urteetako ordezkariak, 2025etik aurrera zenbatuta, Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren Turismo Partzuergoa eta Plazaola Partzuergo Turistikoa izanen dira. Ondorengo bi urteetan Lizarraldeko Turismo Partzuergoa eta Nafarroako Erriberaren Garapenerako Partzuergoa (EDER) izanen dira.
Txanda horiek baliokoak izanen dira baldin eta Turismo Erregistroan beste partzuergo bat erregistratua badago.
2. Aitortzea Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkartea eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Arloko Enpresaburuen Elkartea direla Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handieneko ostalaritza arloko enpresa elkarteak.
3. Aitortzea ondorengo elkarte turistikoak direla ordezkaritza handiena dutenak honako arlo hauetan:
–Hotelak: Iruñeko Hotelen Elkartea.
–Landa hotelak: Reckrea Nafarroako Landa Hotelak.
–Landetxeak: Tierras de Iranzu-ko Lurrak Turismo Elkartea.
–Turismo kanpalekuak: Nafarroako Kanpinen Elkartea.
–Jatetxeak: Nafarroako Jatetxeen Elkartea.
–Aterpetxeak: Lagun Artea aterpetxeen elkartea.
–Bidaia agentziak: Agencias de Viaje Receptivas de Navarra (ANARTU).
–Apartamentu turistikoak: AparturNAparture.
–Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak: ez dago ordezkagarritasunik.
–Jardueretako enpresak: Bideak-Turismo Jardueretako Enpresen Nafarroako Elkartea.
Elkarte turistikoen arlokako ordezkagarritasuna legegintzaldia hastean egiaztatu eta eguneratuko da.
4. Aitortzea UGT sindikatuak duela ostalaritzan ordezkagarritasun handiena.
5. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Turismo Kontseiluko kide:
a) Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren ordez: titularra, M.ª Rosario Domingos García andrea, eta ordezkoak, Cristina Bayona Pérez andrea eta María Amatriain Alonso andrea.
b) Plazaola Partzuergo Turistikoaren ordez: titularra, Arkaitz Goikoetxea Arriola jauna, eta ordezkoa, Maitena Ezkutari Artieda andrea.
c) Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Arloko Enpresaburuen Elkartearen ordez: titularra, Angel Regueiro Errea jauna, eta ordezkoa, Natalia Ecay Arroniz andrea.
d) Nafarroako ostalaritza enpresa txikien elkartearen ordez: titularra, M.ª Ángeles Rodríguez Reta andrea, eta ordezkoa, Beatriz Huarte Cruz andrea.
e) Iruñeko Hotelen Elkartearen ordez: titularra, Gorka Berraondo Revilla jauna, eta ordezkoa, Iñigo Ojinaga Echevarría jauna.
f) Nafarroako Landa Hotelak elkartearen ordez: titularra, Javier Carlosena jauna, eta ordezkoa, Beatriz Huarte Cruz andrea.
g) Tierras de Iranzu-ko Lurrak Turismo Elkartearen ordez: titularra, Marta Elcano Gaviria andrea, eta ordezkoa, Charo Apesteguía López andrea.
h) Nafarroako Kanpinen Elkartearen ordez: titularra, Ana Beriain Apezteguía andrea, eta ordezkoa, Eugenio Tardienta Araiz jauna.
i) Nafarroako Jatetxeen Elkartearen ordez: titularra, Juan M.ª Idoate Vidaurre jauna, eta ordezkoa, Angel Regueiro Errea jauna.
j) Lagun Artea aterpetxeen elkartearen ordez: titularra, Mikel Albisu Gómez jauna, eta ordezkoa, Beatriz Huarte Cruz andrea.
k) Asociación de Agencias de Viaje Receptivas de Navarra (ANARTU) elkartearen ordez: titularra, José María de Pablo Contreras jauna, eta ordezkoa, Karlos Aguirre Fernandez jauna.
l) Bideak-Turismo Jardueretako Enpresen Nafarroako Elkartearen ordez: titularra, Francisco José de Irizar Fernández jauna, eta ordezkoa, Gabriel Berasategui Echevarría jauna.
m) UGT sindikatuaren ordez: titularra, Amaia Villanueva Fernández andrea, eta ordezkoa, Mikel Lizarraga Nagore jauna.
n) Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren ordez: titularra, Javier Taberna Jiménez jauna, eta ordezkoa, Rafael Moreno Arocena jauna.
o) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordez: titularra, Xabier Alcuaz Andueza jauna, eta ordezkoa, Tirso Calvo Zardoya jauna.
p) Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio (NICDO) enpresaren ordez: titularra, Paula Noya López andrea.
q) CEDERNA-GARALURen ordez: titularra, Arantxa Arregi Albero andrea, eta ordezkoa, Aitor Larraza Carrera jauna.
r) Iruñeko Udalaren ordez: titularra, Mikel Armendariz Barnetxea jauna, eta ordezkoa, María Bezunartea Barasoain andrea.
6. Titularrak eta ordezkoak eguneratzeko, Kontseiluko entitate ordezkariek hala eskatu beharko dute, eta, betiere, legegintzaldiaren hasieran izan beharko da.
7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari.
9. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2503451