4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
73/2024 prozedura arrunta
Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 73/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 336/2024 epaia eman zen 2024ko azaroaren 19an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
"000336/2024 epaia.
Lehendakaria.–María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Ana Irurita Diez de Ulzurrun andrea.
Iruñean, bi mila eta hogeita lauko azaroaren hemeretzian.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak, aurrez adierazitako magistratuek osaturik, 73/2024 Errekurtsoaren autoak ikusi ditu. Errekurtso hura jarri zen "Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko tasa, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat" arautzen duen Erriberriko Udalaren ordenantza fiskalaren aurka, zeina 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 29koan. Enrique Castellano prokuradore jaunak jarri zuen errekurtsoa, Red Eléctrica de Españaren izenean, eta Manuel De Vicente Tutor Rodriguez letradu jaunak defendatu du, Erriberriko Udalaren aurka, zeina Susana Laplaza prokuradore andreak ordezkatu du, eta Jose María Simón Marco letradu jaunak defendatu.
EPAITZA:
Baiesten dugu Castellano letradu jaunak Red Electrica de España SAUren izenean eta hura ordezkatuz "Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko tasa, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat" arautzen duen Erriberriko Udalaren ordenantza fiskalaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Horrenbestez, aipatu ordenantza fiskala baliogabetzen da, ez baita zuzenbidearen araberakoa.
Hori guztia prozesuko kostuak inori ezarri gabe".
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.
Iragarkiaren kodea: J2502499