3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN MINISTERIOA
ESTATUKO ERREPIDEEN ARAGOIKO BARRUTIA
Ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak jasotzeko ekitaldia, honako obra honen 3. aldaketaren trazadura proiektua onetsi baita: A-68 autobia. Tartea: Gallur - Mallén. Zaragozako probintzia. Gakoa: 12-Z-4340
Errepideen Zuzendaritza Nagusiak 2025eko otsailaren 27an emandako Ebazpenaren bidez, goian adierazitako proiektua onetsi zen, eta barruti honi agindu zitzaion lan horien exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko espedientea irekitzeko. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta ondasunak okupatu beharra, zerbitzuak aldatzea eta eskubideak eskuratu beharra, desjabetzearen, aldi baterako okupazioaren edo zortasunak ezarri edo aldatzearen ondorioetarako, Errepideei buruzko irailaren 29ko 37/2015 Legearen 12.2 artikuluaren arabera.
Desjabetze espedientearen tramitazioa bat dator, beraz, indarrean den 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduan artikulu horrekin lotutakoetan aurreikusitako presako prozedurarekin.
Ondorioz, barruti honek, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 98. artikuluak ematen dizkion ahalmenak baliatuz, eta aintzat hartuz haren 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan ezarritakoa, ebatzi du Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren webgunean (https://www.transportes.gob.es/el-ministerio/participacion-publica) ukitutako lurzatien planoekin eta ondasunekin batera argitaratutako zerrendan ageri diren jabeei dei egitea okupatu aurreko aktak jasotzeko ekitaldira bertara daitezen, jarraian adierazitako tokian, egunean eta orduan:
Udal mugartea: Mallén. Tokia: Mallengo udaletxea (España plaza 1, 50550 Mallén, Zaragoza). Eguna: 2025eko apirilaren 1a (10:00etatik 14:00etara).
Udal mugartea: Cortes. Tokia: Kultur etxea (Fueros de Navarra kalea 2A, 31530 Cortes, Nafarroa). Eguna: 2025eko apirilaren 2a (10:00etatik 14:00etara).
Horrez gain, ukitutakoei deialdiaren eguna eta tokia jakinaraziko zaizkie, eta zerrenda osoa argitaratuko da Mallengo Udalaren iragarki-taulan (España plaza 1, 50550 Mallén, Zaragoza), Cortesko Udalaren iragarki-taulan (Duques de Miranda plaza 4, 31530 Cortes, Nafarroa), Zaragozako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta laburpena, "Heraldo de Aragón", "Periódico de Aragón" eta "Diario de Navarra" egunkarietan. Orobat, zerrenda osoa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Azken argitalpen horrek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, identifikatu gabeko balizko interesdunei, ukitutako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei jakinarazpena egiteko balioko du.
Ekitaldi horretara desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen titularrek agertu beharko dute, beraiek edo behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta, eta titulartasunaren frogagiriak eraman beharko dituzte; perituen edo notarioaren laguntza ere izan dezakete, beraiek ordainduta.
Adierazi behar da argitalpen hau, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluetan jasoak dauden jendaurreko informazioaren ondorioetarako ere egiten dela, zortzi eguneko epean (epe hori okupatu aurreko aktak jasotzeko unera arte luzatzen ahalko da, hala ezartzen baitu Nahitaezko Desjabetzearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluak) interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, idatziz, Errepideen barruti honen aurrean (Santa Cruz plaza 19, 50071 Zaragoza), eta presako okupazioak ukitutako ondasunen zerrenda egitean gertatu diren balizko akatsak zuzentzeko baino ez.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
Udal mugartea: Mallén.
U.M. | ORDENA ZK. | KATASTROKO ERREFERENTZIA | POL. | LURZ. | JABEA | DESJABETZEA (m²) | AIREKO ZORTASUNA (m²) | LURPEKO ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) |
MALLÉN | M3-217 | 50161A00600044 | 6 | 44 | JOSE-MANUEL ASIN VIELA MANUEL ASIN SANCHEZ | 162 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-231 | 50161A00600125 | 6 | 125 | RITA MARIA GASCON BAIGORRI | 11 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-232 | 50161A00600124 | 6 | 124 | LITAGO ESCALADA ANA PILAR GARCIA ABADIA PEDRO | 941 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-233 | 50161A00600123 | 6 | 123 | TARAZONAKO APEZPIKUTZA | 554 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-234 | 50161A00600126 | 6 | 126 | LITAGO ESCALADA ANA PILAR GARCIA ABADIA PEDRO | 443 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-235 | 50161A00600127 | 6 | 127 | LITAGO ESCALADA ANA PILAR GARCIA ABADIA PEDRO | 979 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-236 | 50161A00600119 | 6 | 119 | PILAR DE ESPAÑA PASCUAL DE QUINTO | 83 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-238 | 50161A00600130 | 6 | 130 | LITAGO ESCALADA MARIA TERESA | 596 | 0 | 0 | 0 |
MALLÉN | M3-289 | 50161A00800182 | 8 | 182 | PASCUAL VICENTE ROY CAUDEVILLA | 0 | 0 | 0 | 24 |
Udal mugartea: Cortes.
U.M. | ORDENA ZK. | KATASTROKO ERREFERENTZIA | POL. | LURZ. | JABEA | DESJABETZEA (m²) | AIREKO ZORTASUNA (m²) | LURPEKO ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) |
CORTES (NAFARROA) | M3-1 | 310000000002419356JW | 2 | 536 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA | 228 | 0 | 0 | 0 |
CORTES (NAFARROA) | M3-3 | 310000000001474611EG | 2 | 534 | REPSOL COMERCIAL DE PRODUCTOS PETROLIFEROS SA | 858 | 0 | 0 | 0 |
CORTES (NAFARROA) | M3-16 | 310000000001155029ZP | 10 | 122 | CORTESKO UDALA | 0 | 0 | 31 | 0 |
CORTES (NAFARROA) | M3-17 | 310000000002248322JK | 10 | 121 | IBERDROLA SA | 0 | 0 | 789 | 0 |
CORTES (NAFARROA) | M3-18 | 310000000001155024HT | 10 | 99 | CORTESKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 0 | 0 | 16 | 0 |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2025eko martxoaren 13an.–Barrutiko ingeniari burua, Sandra de Francisco Méndez.
Iragarkiaren kodea: E2503854