2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2025eko deialdiaren laburpena. Inicia proiektua 2025
DDBN (Identif.): 820247.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/820247).
Alkatetzaren martxoaren 13ko 435/2025 Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak.
1. 2024ko urriaren 1ean hasi eta 2025eko irailaren 30era arte enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Dirulaguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte dirulaguntza ematen diren ekitaldi ekonomikoetan.
2. Eskaera 2024ko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina dirulaguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.
Bigarrena.–Xedea.
"Inicia Proiektua" izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua da herrian sortutako enpresen kopurua handitzea, enplegua sortzeko, eta horrela garapen ekonomikoa eta soziala sustatuz.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia. Inicia proiektua 2025.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
20.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 31 izango da.
Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
Zizur Nagusian, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2504068