2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, laguntzak emateko 2025ean elkarte eta kolektiboei, jarduera soziokulturalak antolatu ditzaten. Laburpena
DDBN (Identif.): 819437.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/819437).
Alkatetzaren 2025eko martxoaren 10eko 404/2025 Ebazpenaren bidez onartua.
Lehenengoa.–Onuradunak.
Zizur Nagusian ezarritako kultur elkarte edo kolektiboak.
Bigarrena.–Xedea.
Laguntzen helburua izango da Zizur Nagusian dauden kolektiboen ekintzak eta jarduerak sustatzea eta babestea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Zizur Nagusiko elkarteei eta kolektiboei jarduera soziokulturalak antola ditzaten laguntzak emateko 2025eko deialdia.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
2.460 euro.
Bosgarrena.–Aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 1ean bukatuko da.
Zizur Nagusian, 2025eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2503729