2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Vianako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udalaren kirol eta kultur instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan (2025eko urtarrilaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 3. zk.).
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).
Vianan, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, B. Yolanda González García.
ALDAKETA UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
1. artikulua. Ordenantza honen xedeko tasa ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean.
2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude kirol-instalazioak erabiltzen dituzten pertsonak.
3. artikulua. Kirol-instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batera sortzen da ordaintzeko betebeharra.
4. artikulua. Pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako banakako plazak izanen dira ordainarazpen hau biltzeko oinarria.
5. artikulua. I. eta II. eranskinetan ezarritako tarifen arabera sortuko dira eskubideak.
6. artikulua. Udalaren kirol-instalazioetan sartzeko txartela edo baimena eskuratzen den unean sortzen da ordenantza honek araututako tasa ordaintzeko betebeharra.
7. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek une oro bete beharko dituzte portaera-arauak eta instalazioak erabiltzekoak; udal kiroldegian egonen dira ikusgai.
8. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek txartela eskatu eta inork aurkezteari uko eginez gero, udal-kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatuko da.
9. artikulua. Udal-kiroldegian sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.
10. artikulua. Salbuespenak.
Pistan zein pilotalekuan sartzeko ordaintzetik salbuetsita daude:
–Udal-kirol eta -jarduerak.
–Klub federatuak, elkarteak, eta erabilera idatziz eskatzen duten erakundeak; beharrezkoa izanen da kirol-batzordearen oniritzia.
Emakumeen eta adinekoen kirola sustatzen duten jarduerek ez dute gimnasioaren alokairua ordaindu beharko, antolatzailea Udala baldin bada.
11. artikulua. Hobariak.
1. Prebentzioko eta osasuna eta zahartze aktiboa sustatzeko programan %15eko deskontua aplikatuko da bigarren jardueran.
2. Gazteen eta helduen artean ariketa fisikoa sustatzeko programan, %10eko deskontua aplikatuko da bigarren jardueran.
Deskontu horiek kostu txikieneko kuotari aplikatuko zaizkio, betiere astean bi egunetan joaten bada haietako batera.
3. 3 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan deskontu hauek aplikatuko dira:
- %10 bigarren jardueran.
- %15 bigarren anai-arrebari.
- %20 hirugarren anai-arrebari eta hurrengoei.
Deskontu horiek kostu txikieneko kuotari aplikatuko zaizkio.
12. artikulua. Arauak.
1. Talde batek baino gehiagok eskatzen badute ordu bera, kiroldegiaren ardura duen udal-langileak zozketa eginen du, taldeen aurrean.
2. Talderen batek ordu bat baino gehiago nahi izanez gero, talde guztiei orduak esleitu ondoren geratzen diren ordu hutsetan soilik izanen du aukera.
3. Ordu batez alokatzeko, fitxa bete beharko da eta parte-hartzaileen datuak bete.
4. Pista eta pilotalekua alokatzeko eskaerak urtarriletik ekainera arte eta urritik abendura arte izanen dira; uztaila, abuztua eta iraila libre gelditzen dira edozein eskaeratarako.
5. Alokatutako epearen lehen hamabostaldian ordainduko da tasa. Tasa ordaintzen ez bada, kendu eginen da hartutako ordua eta bide exekutiboan eginen da diru-bilketa.
Azken xedapen bakarra.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean.
I. ERANSKINA.–TASAK
Pista alokatzea (ordubete) | 18,50 euro |
Pilotalekua alokatzea (ordubete) | 10,00 euro |
Kirol anitza, hiruhilekoa, 1 egun astean | 30,00 euro |
Kirol anitza, hiruhilekoa, 2 egun astean | 40,00 euro |
Psikomotrizitatea, hiruhilekoa, 1 egun astean | 30,00 euro |
Psikomotrizitatea, hiruhilekoa, 2 egun astean | 40,00 euro |
Hileko kuota mantentze-gimnasiarako, adinekoak eta erretiratuak, hiruhilekoa, 1 egun astean | 20,00 euro |
Hileko kuota mantentze-gimnasiarako, adinekoak eta erretiratuak, hiruhilekoa, 2 egun astean | 30,00 euro |
Egokitzapen fisikoa, hiruhilekoa, 2 egun astean | 66,00 euro |
Egokitzapen fisikoa, hiruhilekoa, 1 egun astean | 33,00 euro |
Zumba ikastaroa, hiruhilekoa, 1 egun astean | 33,00 euro |
Zumba ikastaroa, hiruhilekoa, 2 egun astean | 66,00 euro |
Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 1 egun astean | 30,00 euro |
Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 2 egun astean | 60,00 euro |
Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 1 egun astean, VIA-T bazkidea | 27,00 euro |
Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 2 egun astean, VIA-T bazkidea | 54,00 euro |
Gihar-luzatzeak, hiruhilekoa, 1 egun astean | 40,00 euro |
Gihar-luzatzeak, hiruhilekoa, 2 egun astean | 60,00 euro |
Yoga, hiruhilekoa, 1,15 ordu, 1 egun astean | 55,00 euro |
Yoga, hiruhilekoa, 1 ordu, 1 egun astean | 50,00 euro |
Yoga, hiruhilekoa, 1,15 ordu, 2 egun astean | 95,00 euro |
Atletismoa haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean | 30,00 euro |
Atletismoa haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean | 40,00 euro |
Karatea haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean | 48,00 euro |
Karatea haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean | 66,00 euro |
Irristaketa haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean | 30,00 euro |
Yoga haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean | 30,00 euro |
Yoga haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean | 40,00 euro |
Eskubaloia, hiruhilekoa | 54,00 euro |
Defentsa pertsonaleko ikastaroa, hiruhilekoa, 2 egun hilean | 30,00 euro |
Duatloia: |
Federatuak: izena ematen duten lehen 100ak | 35,00 euro |
Federatuak: izena ematen duten lehen 100en ondorengoak | 40,00 euro |
Federatu gabeak | 45,00 euro |
Herri-lasterketa: |
Federatuak | 10,00 euro |
Federatu gabeak | 15,00 euro |
Boxeoa, hiruhilekoa, 1 egun astean | 33,00 euro |
Boxeoa, hiruhilekoa, 2 egun astean | 66,00 euro |
Pilates, hiruhilekoa, 1 egun astean | 33,00 euro |
Pilates, hiruhilekoa, 2 egun astean | 66,00 euro |
Chikung, hiruhilekoa, 1 egun astean | 50,00 euro |
Chikung, hiruhilekoa, 2 egun astean | 86,00 euro |
Mindfulness, hiruhilekoa, 1 egun astean | 95,00 euro |
Spinning, hiruhilekoa, 1 egun astean | 33,00 euro |
Spinning, hiruhilekoa, 2 egun astean | 66,00 euro |
Kirolprest, hiruhilekoa, 1 egun astean | 30,00 euro |
Kirolprest, hiruhilekoa, 2 egun astean | 40,00 euro |
Txangoak: kostu osoaren %60 |
Jarduera berrietarako, antzekoena den jardueraren zenbatekoa aplikatuko da. |
II. ERANSKINA.–TASAK
Vianako Printzeak Udal Kirol Gunea
Igerileku estali gabeak - udaldia.
KATEGORIAK | HIRUHILEKOKO ABONUA | HILABETEKO ABONUA | EGUNEKO SARRERA, LANEGUNETAN | EGUNEKO SARRERA, JAIEGUNETAN |
Haurrak (4-13 urte) | 40,00 euro | 20,00 euro | 6,00 euro | 7,00 euro |
Haurrak, guraso abonatu bat (1) dutenak | 20,00 euro | 10,00 euro | 6,00 euro | 7,00 euro |
Haurrak, 2 guraso abonatu dituztenak | 0,00 euro | 0,00 euro | 0,00 euro | 0,00 euro |
Gazteak (14-17 urte) | 50,00 euro | 25,00 euro | 7,00 euro | 8,00 euro |
Gazteak, guraso abonatu bat (1) dutenak | 30,00 euro | 15,00 euro | 7,00 euro | 8,00 euro |
Gazteak, 2 guraso abonatu dituztenak | 10,00 euro | 5,00 euro | 7,00 euro | 8,00 euro |
Helduak (18-64 urte) | 80,00 euro | 40,00 euro | 7,00 euro | 8,00 euro |
Adinekoak (65 urte edo gehiago) | 40,00 euro | 20,00 euro | 6,00 euro | 7,00 euro |
Desgaitasuna duten pertsonak | %25eko deskontua tarifan (ziurtagiri bidez egiaztatuko da desgaitasuna, %33 edo gehiagokoa) | 6,00 euro | 7,00 euro |
Familia ugariak | %25eko deskontua tarifan (familia-liburuaren bidez egiaztatuko da) |
Guraso bakarreko familiak | %25eko deskontua tarifan (familia-liburuaren bidez egiaztatuko da) |
Talde antolatuak: 3,00 euro, aurretik Udalak baimenduta (monitoreek doako sarrera dute) |
Gimnasioa.
KATEGORIAK | HILABETEKO ABONUA | HIRUHILEKOKO ABONUA | EGUNEKO SARRERA | SARRERA JAIEGUNETAN |
Helduak | 20,00 euro | 45,00 euro | 6,00 euro | 7,00 euro |
65 urte edo gehiagokoak | 15,00 euro | 30,00 euro | 6,00 euro | 7,00 euro |
Gimnasioko abonamenduak hiruhilekoak izanen dira, eta abonamendua egitean ordainduko da kuota.
Kasu hauetan bakarrik egiten ahalko dira hileko abonamenduak:
–Uztailean, abuztuan eta irailean.
–Edozein arrazoi dela eta, herrian hiru hilabete baino gutxiago egotekoa izanez gero.
Udal-igerilekuen eta gimnasioaren arauak.
–12 urte bete arte, haurrak heldu batekin sartu beharko dira igerilekura.
–Gimnasioa erabiltzeko gutxieneko adina 16 urte da.
–Gimnasioan 2 ordu emanen dira gehienez.
Oharra: sartzeko, mugikorreko aplikazioa edo abonatu-txartela erabiltzen ahal da. Txartelaren prezioa 3,00 euro izanen da.
Rokodromoa.
–Helduentzako, gazteentzako eta haurrentzako jarduerak:
- Eskalada helduentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean 60,00 euro.
- Eskalada haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean 50,00 euro.
Padel-pistak.
–Alokairua:
- Padel-pista alokatzea, ordu eta erdi: 12,00 euro.
–Padel-eskolak:
- Helduak 1 egun astean / bi hilabetekoa - Tailerra: 60,00 euro.
- Helduak 1 egun astean / hiru hilabetekoa - Ikastaroa: 120,00 euro.
- Haurrak 1 egun astean / bi hilabetekoa - Tailerra: 50,00 euro.
- Haurrak 1 egun astean / hiru hilabetekoa - Ikastaroa: 75,00 euro.
–Pistan jokatu ahal izateko gutxieneko adina 16 urtekoa da. 16 urtetik beherakoak jokatzen ahalko dute baldin eta heldu batekin badaude.
Iragarkiaren kodea: L2502969