2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Xehetasun-azterketa, 1-41 lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko martxoaren 6ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, helburu duena Ukarko (Nafarroa) 1. poligonoko 41. lurzatiko lerrokadurak aldatzea. Izan ere, jabeak bitan banatu nahi du lurzatia, eta etxebizitza bakartu bat eraiki, baina egun indarrean diren arau subsidiarioek ez dute horretarako biderik ematen kokaleku horretan. Azterketa Joaquín Lecumberri Eslavak sustatu du, eta Laura Apezteguía González eta Iñigo Elizalde Lecumberrik idatzi dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ukarren, 2025eko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2503589