2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Sunbillako hiri-lurzoruko etxeko kortei eta lurzoru urbanizaezineko lurzati mugakideei (50 m-ko zerrenda) buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2025eko martxoaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sunbillako hiri-lurzoruko etxeko kortei eta lurzoru urbanizaezineko lurzati mugakideei (50 m-ko zerrenda) buruzko udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sunbillan, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2504114