2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, 2025ean dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, irabazi-asmorik gabeko entitateei, haur eta gazteei zuzendutako urteko programak egin ditzaten. Laburpena
DDBN (Identif.): 816054.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/816054).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Onuradun izaten ahal dira dirulaguntza ematea dakarren egoeran dauden pertsonak edo entitateak, baldin eta ondoren aipatzen diren inguruabarretan badaude eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok eragiten ez badie, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak:
1. Irabazi-asmorik gabeko entitatea izatea.
2. Legearekin bat eratuta egotea eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada. Dokumentazio hori egunean eduki beharko dute.
3. Elkartearen egoitza soziala eta fiskala Iruñean edukitzea.
4. Halako egitura edukitzea ezen nahikoa izanen baita hala aurkeztutako programa gauzatzeko nola entitatearen helburu eta xedeak betetzen direla bermatzeko.
5. Nahitaez izatea erantzukizun zibileko asegurua, eta, programak halakorik eskatzen badu, baita parte-hartzaile guztiendako istripu-asegurua ere.
6. Egunean izatea Gizarte Segurantzari eta zergei dagozkien betebeharrak.
7. Egunean izatea Iruñeko Udalaren aurrekontuen kargura emandako aurreko dirulaguntza-deialdietan ezarritako betebeharrak.
8. Sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituak edo gizakien salerosketakoak egin ez izana, adingabeekin ohiko kontaktua izatea dakarten jarduerak egiteko, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteko 8/2021 Lege Organikoak jasotzen duen bezala.
Aipatutako betekizun guztiak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete behar dira, eta mantendu programak irauten duen epean.
Bigarrena.–Helburua.
Deialdi honen xedea da Iruñeko irabazi-asmorik gabeko entitateak diruz laguntzea 2025. urtean zehar haur eta gazteendako (0-30 urte) jardueren urteko programak egin ditzaten, parte-hartzaileen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko xedez, Iruñeko udalerrian.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Deialdia, 2025ean dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, irabazi-asmorik gabeko entitateei, haur eta gazteei zuzendutako urteko programak egin ditzaten.
www.pamplona.es/eu
Laugarrena.–Zenbatekoa.
150.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.
Iragarkiaren kodea: L2502717