57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Eremu publikoan terrazak eta bertzelako ostalaritza eta merkataritza elementuak paratzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez jakinarazten da Erriberriko Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoan terrazak eta bertzelako ostalaritza eta merkataritza elementuak paratzea arautzen duen ordenantza.

Herritarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatzeko eta, behar izanez gero, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Erriberrin, 2025eko otsailaren 17an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2502458