57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Industrialdeko 1032, 1033, 946, 984, 985 eta 427-12 lurzatien xehetasun-azterketa

Lekunberriko Udalak, 36-2026 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batez onestea Lekunberriko industrialdeko 1032, 1033, 946, 984, 985 eta 427-12 lursailen xehetasun-azterketa.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko epean, aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Era berean, Udalaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan dago ikusgai, esteka honetan: https://lekunberri.egoitzaelektronikoa.eus/info.0, interesdunek aztertu ahal izan dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, eragozpenik edo oharrak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2025eko martxoaren 7a.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2503610