57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

UE-4 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Izabako Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen UE-4 exekuzio-unitatearen urbanizazio-proiektua, Luis Ureña Marcok sustatuta.

Iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2024ko abenduaren 24an, eta jendaurrean egon bitartean alegaziorik aurkeztu ez zenez, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 6ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen Izabako UE-4 unitatearen urbanizazio-proiektua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 134. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2025eko martxoaren 6an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2503578