57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, laguntzak emateko 2025ean gazteentzako jarduerak sustatzeko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 818577.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/818577).

Deialdi honen xedea da araubidea ezartzea, Lizarrako Udalak laguntzak eman ditzan alternatiba eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2025ean, zehazki, helburu nagusi hau dutenak: gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte hartzea. Asmoa da gazteentzako jarduerak sustatzea bereziki gazteen eskutik. Laguntza horiek 2025eko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3370-489000 (A- 25000661) "Deialdia, gazteentzako jarduerak sustatzeko laguntzak emateko". Xede horretarako 14.000 euro izanen dira.

Onuradunak:

Laguntzen onuradunak izan ahalko dira elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa esparrua Lizarrako udalerria bada eta programa honetako helburua betetzen badute.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzaren oinarri arautzaileak eskura daude Lizarran gazte jarduerak sustatzeko laguntzen 2025eko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

Zenbatekoa: 14.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta 2025eko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2025eko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, bigarren epe bat egonen da irekita jarduera puntualen proiektuetarako, partida agortu arte.

Lizarran, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2503514