57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Borondatezko birpartzelazio-proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Enerizko Udaleko alkate udalburuak, 2025eko martxoaren 6ko 2025/0023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zituen UO-24 unitaterako borondatezko birpartzelazio-proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Luis Osiris Duquela Marmolejosek sustatuta.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eneritzen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2503634