2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
"Bidegorria eta oinezkoentzako bidea den Bidasoko Bide Berdea egokitzea Donezteberen eta Elizondoren tartean" proiektuko lanak. Desjabetze-espedientea eta proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzea
Doneztebeko Udalak, 2025eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako akordio hau hartu zuen:
Lehendabizikoa.–Behin betiko onestea "Bidasoko Bide Berdea Doneztebe, Bertizarana eta Elizondo arteko tartean gaitzeko obrak" izeneko proiektua, Juan Carlos Ovalle Cortissoz bide, ubide eta portuetako ingeniariak (KREAN, KOOP. E.) 2024ko ekainean idatzia. Proiektuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 215.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, berekin ekarriko du lanen barnean jasotako ondasunak onura publikokoak direla eta okupatu behar direla deklaratzea.
Bigarrena.–Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua behin betiko onartzea, eranskinaren arabera; horrek, onura publikokoa dela eta okupatu beharra dagoela deklaratzea dakar berarekin.
Hirugarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea premiazkotzat jo ditzala proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklara dezala (horretarako eskumena duen organoa den aldetik), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikulua eta hurrengoak aplikatuz, administrazio jardule hori gaitzen baitute eraginpean dauden finkak berehala okupatzeko; izan ere, obrak ahalik eta lasterren egin behar dira, horiek gauzatzearen eta instalazioa martxan jartzearen mende baitago Europako Ekonomia Erkidegoaren laguntza ekonomikoei esker obrak finantzatzea.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, baita erabakiaren laburpen bat ere Nafarroako Foru Komunitateko hedapen handieneko egunkari batean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, halaber, interesdunei horren berri ematea.
Bosgarrena.–Eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen balio justua eta desjabetze-prozeduratik eratorritako gainerako ekonomia-betebeharrak ordaintzeko behar den kreditua atxikitzea.
Seigarrena.–Iruñeko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzeari buruzko behin betiko erabaki honen orri-bazterreko oharra inskriba dezala dagozkion finketan.
Zazpigarrena.–Alkatetzari, edo hura legez ordezkatuko duenari, baimena ematea, akordio hau aplikatzeko eta garatzeko hartu beharreko ebazpen guztiak eman ditzan.
Zortzigarrena.–Adieraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat jar daitekeela:
a) Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Hautazko gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, baldin esanbidezkoa bada, edo, bestela, behar den eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsitzat hartzen den egunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, esanbidezkoa bada. Horrelakoa ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu –errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik– eta biharamunetik hasita.
Erabaki honekin batera atxiki da, 1. eranskin gisa, "proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda"ren koadroa.
1. ERANSKINA.–PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA. BEHIN BETIKO ONARPENA
LURZATIA | TITULARRA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZPILURZATIA | LURZATI MOTA | AZALERA. BEHIN-BETIKO OKUPAZIOA (m²) | AZALERA. ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) |
DO-01 | Lazcano Goñi María Luisa | Doneztebe | 2 | 267 | A | Hiri-lurzatia | 153,19 | 82,04 |
DO-02 | Fernandez Lamana Gonzalo Pedro Tellechea Erlanz Alicia Maria | Doneztebe | 2 | 268 | A | Hiri-lurzatia | 58,77 | 34,08 |
DO-03 | Goyeneche Mutuberria Miguel Maria | Doneztebe | 2 | 269 | A | Hiri-lurzatia | 71,77 | 37,50 |
Donezteben, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, M.ª Aranzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2503675