2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Berriz jendaurrean jartzea: hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 77. eta 87. lurzatietan
Alkatetza honek 2025eko martxoaren 5ean egindako errekerimendua eginik, eta ikusirik sustatzaileak aurkeztutako agiriak, hari erantzunez, erabaki da beste jendaurreko aldi bat irekitzea, plan honetarako: hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 77. eta 87. lurzatietan. Horretarako, iragarkia jarri da Cascanteko Udalaren ediktuen taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Jendaurreko aldiak hilabete iraunen du, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.
Úcar Albañilería y Obras SLk sustatu du hiri-jarduketarako plan berezia.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen bulegoetan, interesdunek kontsulta dezaten.
Cascanten, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2503785