2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
"Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko hiri-lotura gauzatzea" proiektuaren desjabetze aktak egiteko deialdia
Berako Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 5ean, 53. Ebazpena eman du. Honela dio:
2023ko urriaren 18an, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen «Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko hiri-lotura gauzatzea» izeneko obra-proiektua onestea eta jendaurrean jartzea hamabost egunez, eta, horrekin batera, hasierako onespena eman zion proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari.
Jendaurrean egoteko epea bukatuta, 2024ko azaroaren 26an, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen behin betiko onestea aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta ondasun eta eskubide horiek okupatu beharra. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna den aldetik, eraginpeko ondasun eta eskubideak hartzea presakoa deklara dezala.
Nafarroako Gobernuak, 2025eko otsailaren 26ko Erabakiaren bidez, presakoa dela deklaratu zuen, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, aipatutako proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzea.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau:
EBAZTEN DUT:
1. Proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2025eko apirilaren 15ean Berako udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, eragindako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzearenak ere.
2. Egintza horretara eragindakoek berek joan beharko dute, edo, bestela, haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta. Titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, eta, egoki baderitzote, peritua edo/eta notarioa ere eraman ahal izanen dute, beren kontura.
3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta andrea, Jasone Goikoetxea Iriberri andrea eta Itziar Calvo Oteiza andrea izendatzea Administrazioko peritu.
4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udaleko iragarki-taulan jartzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
5. Eraginpeko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.
Beran, 2025eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2503515