1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
516/2025 EBAZPENA, 2025eko martxoaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko teknikari izateko 2 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 20an emandako 2240/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko teknikari izateko 2 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Aipatutako ebazpena 2023ko azaroaren 3an argitaratu zen, 229 zenbakiko NAOan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko azaroaren 28an emandako 2519/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko teknikari izateko 2 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaproben deialdirako. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen, 2023ko abenduaren 14an.
Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 4.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.
Era berean, deialdiaren 5.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.
Kontuan harturik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko teknikari izateko 2 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobetarako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, zeina I. eranskin gisa atxiki baita.
Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2025eko apirilaren 29an, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko A-337 informatika-gelan, Iruñeko campusean.
Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.
Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 5.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.
Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka zilegi dutela aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025ko martxoaren 14an.–Mar González Paredes, kudeatzailea.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN LIBURUTEGIETAKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO 2 LANPOSTU (A MAILAKOAK) BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Onartuak:
CANTERA LEIVA, ISMAEL
DEL CAMPO HILARIO, CARLOS
ECHEVERRÍA ARAMBILLET, MARÍA CARMEN
PÉREZ-ILZARBE SERRANO, ANA
SALVADORES SANTAMARÍA, ANA ISABEL
SOTO ASURMENDI, FEDERICO
UNZU MARTÍNEZ, FERNANDO
Baztertuak: inor ez.
II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
–Epaimahaiburua: Ignacio Andollo Santamaría, Errioxako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Joaquín León Marín jauna, Errioxako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendariordea.
–Epaimahaikidea: Cristina Seguí Santonja, Zaragozako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Mercedes Ansón Castellote andrea, Hypatia de Alejandria Liburutegiko zuzendaria (Zaragozako Unibertsitateko Ingeniaritza eta Arkitektura Eskola).
–Epaimahaikidea: Ángeles Ferrer Gutiérrez andrea, Extremadurako Unibertsitateko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Teresa Mateos Fernández andrea, Extremadurako Unibertsitateko Liburutegi Zerbitzuko zuzendariordea.
–Epaimahaikidea: Susana Molina Aldareguia andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntza Plangintzarako Ataleko OLko teknikaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Cristina Juanmartiñena Fernández andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Ataleko OLko teknikaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Yolanda Rodríguez Villegas andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Dokumentuak Lortzeko Bulegoko arduraduna, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
–Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Begoña Espoz González andrea, Liburutegiko laguntzailea, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Iragarkiaren kodea: F2504138