57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Akats zuzenketa, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektuaren hasierako onespenean

2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6koan, iragarki bat argitaratu zen, honako hau zioena: "Agoizko Udalak, 2025eko urtarrilaren 28an egindako bilkura berezian, Trabajos Catastrales SA enpresak idatzitako Agoizko balorazio-ponentziaren berrikuspen-proiektuari hasierako onespena ematea erabaki du, eta aipatutako dokumentua jendaurrean jarri da 20 egun balioduneko epean, onarpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, adierazi da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal izan ditzaten". Iragarki horretan akats bat dagoela ikusi da, eta, hortaz, zuzendu egin behar da. Izan ere, gehitu behar da espedienteko dokumentazioa udalaren web-orrian ere kontsultatzen ahal dutela interesdunek . Horiek horrela, zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiten ahal dituzte 20 egun balioduneko epean.

Agoitzen, 2025eko martxoaren 6an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2503673