57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko 2025ean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 818286.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/818286).

Deialdi honen xedea da Antsoainen eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak arautzea 2025. urtean.

Eskaerak eskabide-orri baten bidez aurkeztuko dira, eta orri hori interesdunak sinatuko du edo, bestela, ordezkari batek, zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza. Deialdian adierazitako eredua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2025eko abenduaren 31n.

Antsoainen, 2025eko martxoaren 4an.–Alkate udalburua, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2503462