57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren martxoaren 4ko 2/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2025. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenbizikoa.–Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2025erako lan publikoaren eskaintza hau onestea, honako lanpostu hauek barne hartuta:

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea; 15 zenbakia du plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026. Txanda irekia.

2.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala; 16 zenbakia du plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2025-2026. Txanda irekia.

3.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-langilea (%50eko lanaldia). 005 zenbakia du plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz beteko den: 2025-2026. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea mankomunitate honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko aldi baterako langileei, lan publikoaren eskaintzak ukitzen dituen lanpostuak betetzen dituztenei.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarrari, egiten duen ohiko lehen bilkuran.

Bosgarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Buñuelen, 2025eko martxoaren 4an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2503446