2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko instalazioen garbitzaile lanpostu bat eta izangai zerrenda bat osatzeko ordezkapenak egiteko, bajak betetzeko edo errefortzu-beharretarako. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea
Ultzamako alkateak, 2025eko martxoaren 13an emandako 60/2025 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onetsi zuen:
IZANGAI ONARTUAK/BAZTERTUAK:
IZEN-ABIZENAK | ONARTUA | OHARRAK |
ARTIEDA CADENA, ORLANDO | BAI | |
FAGOAGA OYAREGUI, EDURNE | EZ | Euskararen ahozko A2 ezagutza maila egiaztatzeko proba egin edo maila hori egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du. |
HERNÁNDEZ POBLETE, JOSÉ ANTONIO | EZ | Euskararen ahozko A2 ezagutza maila egiaztatzeko proba egin edo maila hori egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du. |
HUARTE ESTEBAN, MARTA SUSANA | EZ | Deialdian onartua izateko eskaturiko titulu akademikoa aurkeztu beharko du. Euskararen ahozko A2 ezagutza maila egiaztatzeko proba egin edo maila hori egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du. |
IRIBARREN CIAURRIZ, MAITANE | EZ | Euskararen ahozko A2 ezagutza maila egiaztatzeko proba egin edo maila hori egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du. |
MARIEZKURRENA EZKURRA, NEREA | BAI | |
UTERGA DOIZ, MAITE | EZ | Euskararen ahozko A2 ezagutza maila egiaztatzeko proba egin edo maila hori egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du. |
«Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda» udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, izangaiek azken hedabide horretan argitaratzen denetik hasita hamar egun balioduneko epean erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
Deialdian eskatzen den euskararen ezagutza-maila egiaztatu ez duten izangaiak deituko ditu epaimahaiak mailaketa proban parte har dezaten, eta finkatuko dira proba egiteko eguna, ordua eta lekua.
Deialdiaren 5.3. klausulan aipaturiko epea iraganik, eta euskararen ezagutza-maila egiaztatzeko proba zuzendu ondoren, Udalaren Alkatetzak deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko eta argitaratuko du.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2504144